MultiV+ kanalak Lyongo aireportuan - FRANTZIA

ULMAren drainatze soluzioaren 500 metro lineal instalatu dira Lyon-Saint Exupery aireportuan, egonaldi luzeetarako P5 aparkalekuan

PREMIA: 
Egonaldi luzeetarako P5 aparkalekuan handitutako zatian drainatze sistema eraginkorrak behar ziren, ura kanporatzeko eta erabiltzaileak eta ibilgailuak babesteko. 

GURE IRTENBIDEA:
MultiV+ kanalak V forman diseinatu dira bereziki, ura azkarrago drainatzeko eta, horrela, kanala automatikoki garbitzeko efektua areagotzeko eta ahalmen hidrauliko  handiago emateko. Gainera, aurrezteko modua da, eta finkapen sistema moldakorrak eta maldak konfiguratzeko aukera eskaintzen ditu.
Gure gama osoa polimero hormigoiz fabrikatuta dago; izozte eta desizozte zikloetan aldatzen ez den materiala da, eta urraduraren aurkako erresistentzia ezin hobea dauka.  

Lyon – Saint Exupery aireportua Frantziako garrantzitsuenetan laugarren aireportua da, bidaiarien trafikoari dagokionez. Hiritik 28 km ingurura kokatuta dago, eta horregatik bidaiari askok nahiago dute autoan joatea bertara.

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean DRAINATZEKO gure nobedadeak