Drainatze adimenduna Alemaniako Lemabri jatetxeko aparkalekuan

Michelin Gidako jatetxea
Drainatze adimenduna Alemaniako Lemabri jatetxeko aparkalekuan

Goi standingeko jatetxe bateko aparkaleku bat planifikatzen denean, esaterako, xehetasun guztiak dira garrantzitsuak. Kontua ez da bakarrik aparkatzeko leku zabalak eskaintzea edo lekuak argi seinaleztatuta egotea: uraren gestioa funtsezko faktorea da segurtasuna, iraunkortasuna eta bezeroak kotxetik jaisten denetik esperientzia ona izango duela bermatzeko.

Hala ulertu zuten Lemabri jatetxean, Boppard-Buchholzen (Renania-Alemania) dagoen Michelin Gidako jatetxe paregabean, non duela gutxi MULTI V drainatze kanalak jarri dituzten aparkalekuan. 

Irtenbide horrek proiektuaren baldintza teknikoak betetzeaz gain, jatetxearen ikuspegi orokorrari lagundu egiten dio: bikaintasuna xehetasun bakoitzean, baita kanpoan ere. 

Eskala handiko aparkalekuetan drainatze sistema eraginkor bat planifikatzeko funtsezko alderdiak

Merkataritza gune baterako izan, instalazio logistiko baterako izan, edo hotel baterako edo erreferentziazko jatetxe baterako izan, aparkaleku batean drainatze sistema egokia aukeratzea funtsezkoa da. 

Jarraian, funtsezko alderdi batzuk errepasatuko ditugu:

1. Ahalmen hidrauliko egokia

Sistemak dimentsionatuta egon behar du euria gogor egiten duenean ura modu eraginkorrean husteko, segurtasunari edo egiturari eragin diezaioketen ur putzuak saihesteko. MULTI V kanalaren V erako profilak, adibidez, fluxua bizkortzen du eta errendimendu hidraulikoa hobetzen du.

2. Erresistentzia eta iraunkortasuna

Aparkaleku batean etengabea da ibilgailuen joan-etorria, eta horietako batzuk ibilgailu astunak dira. Horregatik, ezinbestekoa da karga klase egokiak (D400 gutxienez, trafiko ertainetik handira) dituzten eta konpresioa, inpaktuak eta izozte eta urtze zikloak ondo jasaten dituzten materialez, hala nola polimero hormigoiz eginda dauden kanalak erabiltzea.

3. Mantentzen erraza

Azalera handietan, mantentze lan gutxi eskatzen duen drainatze sistema bat ez da luxua, beharra baizik. MULTI V kanalek sedimentazioa minimizatzen duen diseinua dute, eta horien irisgarritasunak mantentze lanak azkar eta erraz egiteko aukera ematen du.

Ibilgailu asko dabilen aparkaleku edo kanpoko gune bat planifikatzen ari zara? Hitz egin gurekin. Zure proiekturako drainatze soluzio egokiena definitzen lagundu diezazukegu, eraginkortasun hidraulikoa, egiturazko erresistentzia eta diseinua konbinatuz.

Lemabri kasua: proiektuaren mailak eskatzen duen irtenbidea

Ingurua xehetasunez zainduta izanik, Lemabrik teknikoki errentagarria izango litzatekeen eta trafikoa jasango lukeen irtenbide bat behar zuen. MULTI V kanalaren aukeratzean irizpide horiei guztiei erantzun zitzaien, honako hauek eskaintzen baitziren:

  • Ebakuazio ahalmen handia duten kanalak, V formatuko diseinuari esker
  • Ibilgailu arinen eta zerbitzukoen (furgonetak, kamioiak...) joan-etorriak jasateko ahalmena.
  • Instalatzen eta mantentzen erraza
  • Behar estetikoaren edo teknikoaren arabera, sareta mota desberdinekiko bateragarritasuna

Emaitza izan da aparkaleku funtzional eta seguru bat, eta, euria egin edo trumoiak jo, urteetan irauteko prest dagoena.

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza tekniko pertsonalizatua jasotzeko.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu