Lasaitasuna eta konfiantza

Lasaitasuna eta konfiantza

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zerk ematen dizkizun lasaitasuna eta konfiantza? Ez, ez dut hondartzako paseoaz edo belar moztu berriaren gainean etzanda irakurtzen duzun une horretaz hitz egiten. Nola gustatzen zaidan usain hori... 

Enpresa batek berarengan konfiantza izateko izan behar dituen ezaugarriez ari naiz. Zerk eramaten zaitu aukera baten alde eta ez bestearen alde egitera?

Balio horiek hautemateko orduan, gertutasuna eta informazioa bezalako faktoreak sartzen dira jokoan. Eta ULMAn, kanalizazio eta drainatze soluzioen hornitzaile gisa, horixe egiten saiatzen gara. 

Badakit, konfiantza irabazi eta frogatu egin behar da. Horretarako istorio bat kontatuko dizut (benetako gertaeretan oinarritua).

TP Colas eraikuntza enpresa frantziarra gurekin harremanetan jarri zen Frantziako Sete hiriko autobus eta tren geltokiaren proiektua aurrera eramateko. TP Colasek ezagutzen gintuen, aurretik erabiliak zituzten gure irtenbideak, eta hori beti da aldeko puntua. 

Kasu honetan eskakizunak desberdinak ziren: kanalek karga handiak eta trafiko astuna jasan behar dituzten autobus geltokiaz ari gara. Eta enpresa eraikitzailearen zalantzetako bat zen nola saihets zitezkeen saretak autobusak gainetik pasatzean. Gainera, oinezkoentzako guneetarako konponbide bat behar zen, ingurunearen edertasunari eragingo ez ziona, baina, aldi berean, euri urak drainatzeko eraginkorra izango zena. 

Oinezkoentzako guneetarako drainatze ezkutua 

Ezkutuko drainadura da espazio publikoetarako gehien gomendatzen dugun aukera. Sistema integrala da, kanalak, sareta artekatuak eta errejistro-kutxatila multzoak osatua. Irtenbide horrekin, ura biltzeko sistema ia ikusezina izatea lortzen dugu, mimetizatu egiten baita hiri paisaiarekin, eta erabat oharkabean pasatzen da. Zalantzarik gabe, modu erraza da oinezkoentzako pasealekuetan eta, oro har, hiri inguruneetan bilatzen den diskrezioa lortzeko. 

Eta zama handiak jasateko, kanal trinkoak. 

Drainatze soluzio baten bila zabiltza? Hemen gaude, klik batean.

Kompaqdrain kanal trinkoak zama handiak jasateko

Kompaqdrain kanalak polimero hormigoiz eginda daude, trinkoak dira (saretak eta kanalak elementu bera osatzen dute), eta horregatik segurtasun handiagoa ematen dute karga handiak jasango dituzten lekuetan instalatzeko. 

Baina bezeroa ez zegoen produktu horrekin ohituta. Ez zituen ezagutzen soluzio honen ezaugarriak, eta zalantzak zituen. 

Hemen sartu ziren jokoan hasieran aipatu dizkizudan hurbiltasuna eta informazioa. Proiektu honetarako kalkulu hidraulikoak egin genituen, soluzio hori zergatik zen onena erakusten lagundu zigutenak. 

Datu objektiboekin, gure talde teknikoak bezeroaren zalantzak eta kezkak argitzeko beharrezko azalpenak eman zituen. 

Eta horrek lasaitasuna ematen du. 

Atzean pertsona talde bat dagoela jakitearen lasaitasuna. Badakite zer egiten duten eta zertaz hitz egiten duten, espezialistak direlako. Eta bezeroaren lasaitasun hori da ULMAren oinarrietako bat, gure taldearen eta gure bezeroen arteko harremanak kalitatezko irtenbideak eskaintzean oinarritzen direlako, gertuko tratuarekin eta konfiantzan oinarritutako giroan.  

 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu