Sine qua non bi baldintza

Bezero bat gurekin harremanetan jartzen denean drainatze soluzio bat behar duelako, batzuetan, proiektuaren ezaugarriak direla eta, bete beharreko ezinbesteko baldintzak planteatzen dizkigu.

Baldintza horiek hainbat alderdiri lotuta egon daitezke, hala nola gaitasun hidraulikoari, altuera mugei edo kanalek jasan beharko duten karga motari, besteak beste.

Gu beti saiatzen gara irtenbiderik onena eskaintzen, eta, horretarako, zehaztasun guztiak betetzen saiatzen gara. Alemanian egin dugun proiektu honetan esaterako.

Hermesmeyer Vertriebs GmbH lantegiari buruzkoa da, Mülheim an der Ruhren (Alemania) kokatua. Elikagaien industriako enpresa honek kalitate handiko haragi produktuak eta hestebeteak merkaturatzen ditu.

Bezeroak drainatze kanalak instalatu behar zituen industrialdearen inguruan, eta gurekin harremanetan jarri zenean, gure konponbideek bete behar zituzten bi baldintza hauek aipatu zizkigun:

Alde batetik, inguru horretan zailtasunak zeuden, zimenduak zeudelako. Altuera muga bat zegoen, eta, beraz, altuera eta zabalera espezifiko bateko kanalak baino ezin ziren instalatu.

Bestalde, trafiko astuna jasan behar duen eremua denez, kanalek erresistenteak izan behar zuten. Zamalanetarako gunean trafikoa dago egunero, eta maldadun arrapalak ere bai, kamioiak orga jasotzaileen bidez noiz kargatuko zain.

Civil S familiako drainatze kanalek bi baldintza horiek betetzen zituzten.

Altuera mugatuta duten karga handietarako kanalak

Kanal horiek karga handiak jasateko gai dira (F900 arte), eta bereziki altuera mugatua duten zonetarako diseinatu dira.

Gure gaman hainbat zabalera ditugu, eta, kasu honetan, S200 eta S250 modeloak erabili dira (maldadun arrapalen zonalderako) burdinurtu nerbiodun saretarekin.

Kanalek 8 puntuko segurtasun finkapena dute metro linealeko, eta, horrela, sareta profilarekin behar bezala finkatzen dela bermatzen da, eta sareta osoan eta kanalean zehar indarren egonkortasun eta banaketa handiagoa bermatzen da.

Ematen duten segurtasunagatik eta erresistentziagatik, Civil S kanalak ezin hobeak dira gasolina zerbitzuguneetan, zamalanetarako guneetan, industria nabeetan, aireportuetan eta ibilgailu astunentzako aparkalekuetan instalatzeko.

Gure drainatze kanalei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hona idatz iezaguzu.

Hormigoi polimerozko kanal erresistenteak

Gure kanal sorta guztia hormigoi polimeroz eginda dago, eta material hori kalitate handikoa da, agregakinen banan banako konbinazio batez osatua.

Material horrek hormigoi tradizionala baino 4 aldiz erresistentzia handiagoa du: 1300 kp/cm2 jasaten ditu, eta fibrozementuak, berriz, 700 kp/cm2 eta 500 kp/cm2 hormigoi tradizionalak.

Material konposatua da, eta gainazalen kontserbazioa bermatzen du, erabilpenaren edo denboraren poderioz, eta gainazal lauak eta aurrefabrikatuetan oso marruskadura txikikoak ahalbidetzen ditu; horrela, material jariakorrak azkar husten dira, piezen estankotasuna bermatuz eta, gainera, ur xurgapenaren indize ia nulua eskainiz.

Ezaugarri horiek direla eta, hormigoi polimeroa material jariakorren ebakuaziorako ezin hobea da.

Kontatu dizugu nola bete genituen bezeroak jarritako baldintzak, baina, gainera, gure kanalak dira sekzio hidrauliko handienak eskaintzen zituen gama, beste fabrikatzaile batzuekin alderatuta.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu