Hormigoi polimeroa

Hormigoi polimeroa kalitate oneko material bat da, silizezko eta kuartzozko agregakin bikainez osatzen dena.

Arretaz egindako nahasketa hori poliester egonkorreko erretxinen bidez lotzen da, eta kalitate-kontrol zorrotzak gainditzen ditu. Haren erresistentzia hormigoi tradizionalarena baino 4 aldiz handiagoa da. Horri esker, asko murriztu dezakegu aurrefabrikatuen atala, eta elementu arinak eta neurri txikikoak produzitzen ditugu.

Konpresioarekiko erresistentzia

Sistema aurrefabrikatuetan aplikatuta, gehienez ere 1.300 kp/cm2 jasaten ditu; fibrozementuak, aldiz, 700 kp/cm2 jasaten ditu, eta hormigoi tradizionalak 500 kp/cm2. Hautsi edo pitzatu aurretik!

Urradurarekiko erresistentzia

Silizezko agregatuen gogortasunak ibilgailuen trafikoaren eragina jasaten duten gainazalak ondo mantenduko direla bermatzen du. Urradurarekiko erresistentzia bikaina!

Produktu kimikoekiko erresistentzia

Edozein produktu kimikoekiko erresistentzia handiena duen materialetako bat. Haren osagaiek ez dute kontaktuarekin erreakzionatzen eta disgregazioa eta deformazioa ekiditen dituzte. Frogatuta!

Flexioarekiko erresistentzia

Sistema aurrefabrikatuetan aplikatuta, gehienez ere 18-25 MPa jasaten ditu; fibrozementuak, aldiz, 15-20 MPa jasaten ditu, eta hormigoi tradizionalak 1-5 MPa2. Hautsi edo pitzatu aurretik!

Talkarekiko erresistentzia

Material konposatu bat denez, erabilerarekin edo denborarekin gainazalak bikain mantenduko direla bermatzen du. Higadurarik hauteman gabe!

Ez du urik xurgatzen

Uraren xurgatze indizea ia zero du, eta piezen estankotasuna bermatzen du. Iragazgaiztasuna!

Aldagaitza izozte/urtze zikloetan

Material tradizionaletan ez bezala, izotz- eta urtze-aldiek ez dute eraginik material honetan, eta, horri esker, pitzadurak edo arrakalak agertzea ekiditen da. Bere horretan mantentzen dira ezaugarri guztiak!

Arintasuna

Ezaugarri mekaniko bikainei esker, profil finagoa eta tamaina txikiagoa duten piezak egiteko aukera ematen du.Frogatuta!