ULMA drainatze sistemak, Canneseko Canto porturako

ULMA drainatze sistemak, Canneseko Canto porturako

Cannesi buruz hitz egiten dugunean, ezinezkoa da ez pentsatzea hango portuan lotuta dauden yateetan, eguzkiak bustitako palmondoetan edo Zinemaldiko alfonbra gorrian. Baina fokuen atzean, gune berezi horien segurtasuna, iraunkortasuna eta erosotasuna bermatzen duten azpiegitura teknikoak daude.

Kosta Urdineko txoko enblematiko horretan, Canto portuan, ULMA Architectural Solutionsek drainatze sistemetan duen esperientzia baliatu du.

Horrelako proiektu batean lanean zabiltza? Gure Engeniaritza Bulegoan prest gaude zurekin lan egiteko.

Gure KVFDH200.10R KompaqDrain® 200 City modeloko 420 metro lineal instalatu dira guztira, helburu argi batekin: euri uren kudeaketa eraginkorra bermatzea, non eta portuan, zirkulazio handia daukan eta ur gaziarekin etengabeko kontaktuan dagoen ingurune batean.

Irauteko diseinatutako sistema monolitikoa

KompaqDrain® City 200 hormigoi polimerozko kanal monolitikoa da, arriskuan dauden inguruneetan karga astunak jasateko pentsatua. Canneskoa bezalako portuetarako aproposa da, eta hau eskaintzen du:

  • Izozte-urtze zikloarekiko erresistentzia bikaina
  • Hidrokarburoen eta ur gaziaren aurkako babesa
  • Errendimendu hidrauliko handia, Max-Flow® teknologiari esker

Drainatze diskretua, eraginkorra eta estetikoa

Canto portua bezalako inguru entzutetsu batean, eskatzen dena ez da soilik funtzionaltasuna. Integrazio estetikoa ere funtsezkoa da. Horregatik, portuetarako gure drainatze kanalak ingurunera egokitzen dira, diseinua eta errendimendua arriskuan jarri gabe.

Proiektu honek agerian uzten du errendimendu teknikoaren, estetikoaren eta iraunkortasunaren arteko fusioarekin dugun konpromisoa. Eta Cannes bezalako toki enblematiko batean, drainatze soluzio honek... “Urrezko Palma” irabaztea merezi du.

GURE KOMPAQDRAIN GAMA OSOA, HEMEN

FITXA TEKNIKOA

  • Instalatutako produktua: KompaqDrain® City 200 KVFDH200.10R
  • Kopurua: 420 ml
  • Kokapena: Canto portua, Cannes (Frantzia)
  • Sustatzailea: Cannesko Udala / Pays de Lérins
  • Ingeniaritza: SOGEA

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu