Mugimendua eta erritmoa fatxadan: Groseko anbulatorioa

Juntura jokoarekin estetika ederra lortzen denean
Groseko Anulategia Donostian

Arkitekturan, xehetasun bakoitzak balio du. Batzuetan, ez da beharrezkoa eraikin bat zerotik berrasmatzea, hari aire berri bat emateko. Donostiako Groseko Anbulatorioaren jatorrizko diseinua Eduardo de Garayk egin zuen 1960an. Eta egin dioten birgaikuntzak erakusten du ikuspegi sortzaile eta tekniko batek bizi berria eman diezaiokeela eraikuntza bati, funtsezko esentzia galdu gabe.

Jatorrizko eraikinak erretikulazko fatxada bat zuen, 60ko hamarkadako arkitektura modernoan oso ohikoa zerbitzu publikoetako eraikinetarako: ikastetxe, erakunde edo osasun zentroetarako, kasu honetan bezala. Eraikinaren egitura lerro horizontal eta bertikaletako lauki batean zegoen oinarrituta, eta lerro horiek leihoak eta panelak modu uniformean antolatzen zituzten. 

Gure fatxada aireztatuen aukera guztiak ezagutu nahi dituzu? Gure Arkitektura Bulegoak hemen aurkituko duzu. 

Birgaitzearen erronka bikoitza izan da: eraikinaren energia eraginkortasuna hobetzea eta irudi berritua ematea. Hori lortzeko, ULMAren STONEO plakaz osatutako fatxada aireztatuaren sistema bat aukeratu da, baldintza teknikoak betetzeaz gain, aukera estetiko sorta handi bat irekitzen duelako.

Basa Arquitectura enpresak honako hau nabarmendu du: “Helburua eraikina ingurunean integratzea zen, eta energetikoki hobetzea. Ingurunearen eguneroko bizitza jasoko duen mugimendua islatu nahi genuen. Mugimendu hori eraikinaren bertikaltasuna hautsiz lortzen da, leihoetako baoetako inklinazioekin jolastuz, eta horrek eragina dauka argi-itzalen joko ugari sortzen dituzten eta baoen sakonera aldatzen duten itzalen proiekzioan”.

Juntura jolasa: erritmoa, tamaina eta pertzepzioa

Eraldaketa horren alderdi interesgarrienetako bat junturen tratamendua da. Ez dira plaken arteko bereizketa soilak, erritmo bisual bat sortzen duten lerro estrategikoak baizik. Daukaten antolamendu ikasiari esker, jatorrizko eraikinaren bertikaltasun zurruna hausten da, eta mugimendu eta arintasun efektua gehitzen zaio fatxadari.

Gainera, juntura joko horrek beste funtsezko efektu bat lortzen du: plakak benetan direnak baino handiagoak direla sinetsaraztea. Arkitektura garaikidean tamaina handiko formatuetarako joera handia dago, gainazal garbiagoak eta homogeneoagoak sortzen baitituzte. Hala ere, pieza handiekin lan egiteak erronkak dakartza muntatze prozesuari begira: astunagoak dira, manipulatzeko zailagoak eta instalazio konplexuagoa eskatzen dute. Ondo pentsatutako junturen diseinuarekin, plaka handien itxura hori lor daiteke, formatu maneiagarriagoek eskaintzen dituzten malgutasuna eta instalazio erraztasuna galdu gabe. Soluzio burutsua eta funtzionala, inondik ere.

Diseinuak leihoetako baoen inklinazioarekin ere jolasten du, eta horrek argi naturala eta itzalak egunean zehar aldatzea ahalbidetzen du. Horrek fatxadari dimentsio aldakorra gehitu, eta multzoari dinamismoa ematen dio.

STONEO plakak aukeratzearena ez da estetikagatik bakarrik izan. Daukaten erresistentziagatik eta iraunkortasunagatik ezin hobeak dira Donostiako ingurumen baldintzak jasan behar dituen eraikin baterako, hala nola airearen hezetasuna eta gazitasuna (anbulatorioa hondartzako lehen lerroan dago ia). Gainera, fatxada aireztatuko sistemak isolamendu eraginkorra ematen du, eta horri esker, energia kontsumoa murriztu, eta eraikinaren barrualdeko erosotasun termiko eta akustikoa hobetuko da. Bestela esanda, aldaketa ikusteko modukoa da, baina horretaz gain, funtzionala ere bada.

Ondorioa: arnasa hartzen duen eraldaketa

Groseko Anbulatorioa "azalberrituta”  aurkeztu da orain, eta prestazio energetikoak hobetzeaz gain, eraikinaren jatorrizko irudia berrinterpretatu ere egin da. Eguneratze estetiko soila izatetik urrun, berezkoa duen nortasuna ezabatu gabe bere hizkuntza arkitektonikoa modernizatzea lortu da.

Proiektu hau ondo planifikatutako esku hartze batek eraikin bati balioa nola handitu diezaiokeen erakusten duen adibide handi bat da, berrikuntza teknikoa, diseinu arkitektonikoa eta egungo beharrei erantzuteko soluzio praktikoak konbinatuz. Izan ere, eraikitzea ez ezik, eraldatzen jakitea ere bada arkitektura.

DESKARGATU GURE FATXADA AIREZTATUEN KATALOGO TEKNIKOA

FITXA TEKNIKOA

  • PROIEKTUA: DONOSTIAKO GROS AUZOKO ANBULATORIOKO ESKU HARTZE ENERGETIKOA
  • ARKITEKTURA ESTUDIOA: BASA Arquitectura S. Coop.
  • ENPRESA ERAIKITZAILEA: ALTUNA Y URIA
  • AZALERA: GUZTIRA, 1.800 m2
  • TESTURA STONEO, FEEL
  • KOLOREA: P21- M29
  • KANPOKO FATXADA: 1.300 m2 P21 FEEL, FORMATUA:
    1.600 x 750 mm
  • BARRUKO PATIOKO GUNEA: 500 m2 M29 PURE, FORMATUA: 1.200 x 400 mm

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu