ULMAko K-SLAT fatxada aireztatua Oxinburu kulturgunean

ULMAko K-SLAT fatxada aireztatua

Haranari, ibaiari eta etorkizunari begiratzen dion arkitektura

Arrankudiagako bihotzean, Bizkaian, kulturgune berri bat altxatzen da gaur. Eraikin birgaitu bat baino askoz gehiago da. Oxinburu, orain, espazio bizi, sozial eta irekia da, komunitatea eraikitzen duten pertsonak eta jarduerak hartzeko diseinatua. 

Proiektua BEHARK arkitektura estudioak sortutakoa da, eta erronka arkitektoniko eta tekniko berezia izan da. Eraikin zaharrak harlangaitzezko hormak zituen, eta finkatu egin behar zen, baina handitu ere handitu behar zen udalerriak eskatzen zituen erabilera sozial berriak hartzeko. Horretarako, esku hartu da eta eraikin modularra, argitsua eta ingurunearekin sakonki konektatuta egin da. Lan horretan, funtsezkoa izan da materialen aukeraketa.

Eman ukitu berezi bat zure hurrengo proiektuari K-Slatekin. Hitz egin nahi?

STONEO K-SLAT: diseinu bertikala, esentzia duen materiala

Planteamendu arkitektoniko zorrotz horrekin batera, beharrezkoa zen inguratzaile egokia erabiltzea. Irtenbide moduan aukeratutako inguratzaileak material naturalekin hitz egin, goi mailako prestazio teknikoak eskaini eta multzoari balio estetikoa emateko gai izan behar zuen. Horregatik, ULMA Architectural Solutionsek proiektuan parte hartu zuen bere STONEOzko K-SLAT fatxada aireztatuko sistema instalatuta. Listoi sistema berri bat da, eta plaken formatuagatik berritzailea da, izan ere, plaka luzexkak dira, 1800 x 200 mm-koak, eta bertikalki zein horizontalki instalatu daitezke.

Guztira, 400 m² K-SLAT panel jarri dira, PURE gamako bi testura Ildaskatua eta Arbel testura — konbinatuta, M03 kolorean. Emaitzan, K-SLAT sistemarekin eta plaka kolore bereko testura ezberdinak erabiliz lortzen den efektu polikromatikoa antzeman daiteke. 

K-SLAT listoiez eratutako sistema bat da, eta azpiegitura ezkutatuta du. Horri esker, estalduraren linealtasunarekin eta sakontasun bisualarekin jolas daiteke. Diseinu estilizatua duenez, itxura arina eta garaikidea du, eta eraginkortasunez erantzuten die proiektuaren eskakizun teknikoei: erresistentzia mekanikoa, iraunkortasuna eta mantentze lan minimoa.

Baina sistema honi nortasun propioa ematen dion elementurik badago, materiala da: STONEO. ULMAko material esklusiboa, harri naturaletik eratorria, gehienbat agregakin birziklatuz eta naturalez osatua, sendotasuna, testura eta benetakotasuna transmititzen dituena.

STONEO erresistentea ez ezik espresiboa ere bada. Mineralaren indarra duen materiala da, baina arkitektura konprometitu baterako ezin hobeak diren ñabardura estetikoak ere baditu: ez da porotsua, ia ez du  batere urik xurgatzen (%0,1), eta haizearen, euriaren edo izozte-desizozte zikloen aurrean bikain erantzuten du.

Gainera, material jasangarria da: kalitate protokolo zorrotzak betez eta kontu handiz hautatutako tokiko hornitzaileekin fabrikatuta dago, eta emisioak murrizten eta era arduratsuagoan eraikitzen laguntzen du. Eta naturala denez, produktu bat zenbat eta iraunkorragoa izan, orduan eta are jasangarriagoa da.

Oxinburun, STONEO eta K-SLAT sistemaren aukeraketa ez da bakarrik zerbait teknikoa izan, sinbolikoa ere izan da: iraunkortasunaz, egokitzapenaz eta komunitateaz hitz egiten duen fatxada bat da.

Izenak berak aurreratuko balu bezala, Oxinburu — haranaren burua — gaur egun da Nerbioi ibaiak, Bizkaiko ibai ardatz garrantzitsuenak, bustitako haranaren hegaletako baten gainaldea hartzen du. Paisaiak eta hiri ehunak elkar ukitzen duten gune horretan, kulturgune berri hau topaketa, memoria eta etorkizunerako gune bihurtu da. Eta hango jendearekin, ingurunearekin eta denborarekin konprometitutako arkitektura ere bada. Obra publikoa, baina batez ere, erabat lokala. Eta behar-beharrezkoa.

GURE FATXADA AIREZTATUEI BURUZKO INFORMAZIOA, HEMEN

FITXA TEKNIKOA

  • Proiektua: Oxinburu Gizarte Etxea (Arrakundiaga, Bizkaia)
  • Arkitektura estudioa: Behark Architecture
  • Gama: STONEO Pure
  • Testura: Ildaskatua/Arbel testura (400m2) 
  • M03 kolorea
  • Sustatzailea:  Arrankudiaga Zolloko Udala
  • Argazkiak: Jorge Isla eta ULMA Architectural Solutions

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu