ULMA Architectural Solutionsek KOMO Ziurtagiria lortu du

KOMO ziurtagiri entzutetsua lortu dugu drainatze kanaletarako
ULMA Architectural Solutionsek KOMO Ziurtagiria lortu du

Ziurtagiri hau lortzeko beharra sortu zen enpresak bere drainatze soluzioak Herbehereetako merkatuan sartzea pentsatu zuenean. KOMO ezinbesteko ziurtagiria da herrialde horretako proiektu publiko eta pribatuetan eskaintzak egiteko. Bere jatorrian (UNE-1433 Araua baino lehen), eraikuntzarako erabilitako produktuen kalitatea bermatzeko modua zen.

Ziurtagiria lortu eta ondoren harekin jarraitzeko egin beharreko azterketa osoa eta zorrotza denez, beste herrialde batzuetan ere aitortua da, hala nola Alemanian. Aipatzekoa da urtero hainbat auditoria gainditu behar direla KOMO ziurtagiriarekin jarraitzeko, eta beste kalitate ziurtagiri batzuen kasuan, berriz, ISO 9001 adibidez, urtean auditoria bat egitea da beharrezkoa.

KONPROMISOA KALITATEAREKIN

Kalitatearekiko konpromisoa gure balio garrantzitsuenetakoa da. Proaktiboki bultzatzen ditugu kalitatea eta berrikuntza etorkizuneko berme bakar bezala, gure pertsonen konpromisoari eusten dioten faktore estrategikoak izanik.
ULMA drainatze kanaletarako KOMO Ziurtagiriak produktuaren etengabeko kontrola ziurtatzen du, bere kalitatea epe luzera bermatuz.

Aurrera eramandako hobekuntza eta egokitzapen prozedurek ULMA Architectural Solutionseko bazkide eta langileen inplikazioa erakusten dute bere enpresa jardueraren garapenean etengabeko hobekuntzari begira.

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean DRAINATZEKO gure nobedadeak