Arte lan bat aire zabalean ...

Drainatze ikusezin bati esker
Arte lan bat aire zabalean ...

Vietri sul Mare Amalfiko kostaldeko gune enblematikoenetako bat da, eta haren bihotzean, "Piazza Amendola"  zaharberritu da, garai bateko hiriko zeramikari eta hiriaren espiritu mediterraneoari omenaldia eginda. Leku horretan, artea, tradizioa eta paisaia elkarrekin ari dira hizketan, eta ura, beraz, lekuari dagokion moduan kudeatu beharko litzateke.

Hainbeste aldiz fotografiatutako plaza honetan - Italian gehien fotografiatzen den plaza omen da-, gure drainatze sistema EZKUTUA instalatu da, estetika protagonista den zoladuretan ia modu ikusezinean integratzeko diseinatuta baitago.

Zure proiektuan ere drainatze sistema diskretua eta ahalmen hidrauliko handikoa behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Plazako zeramikarekin erabat mimetizatuta

Proiektuak eskatzen zuen elementu tekniko batek ere ez oztopatzea Guido Gambone maisuaren lanetan inspiratutako bi sirenak irudikatzen dituen tapiz zeramiko handiaren ikuspegia. Sareta artekatuarekin dugun sistemak soluzio diskretua, jarraitua eta zoladuraren junturekin behar bezala lerrokatua ematen du, eta Alessandro Rosolia eta Giancarlo Solimene arkitektoen diseinu artistikoa bere horretan mantentzen du.

Plazak, dituen kolore eta mosaikoekin, istorioak kontatzen ditu, eta gure drainatze ezkutua, berriz, integratuta dago eta ez dio arteari protagonismoa kentzen. Funtzionatu egiten du, hori baino ez: bildu egiten du, gidatu, eta desagertu egiten da.

Errendimendu hidraulikoa eskakizun handiko ingurune batean

Ingurua itsasotik gertu dago eta bisitari ugari hartzen du, beraz, beharrezkoa zen drainatze sistemak euri  gogorrak kudeatzeko  gai izatea, lekuaren segurtasuna arriskuan jarri gabe.

Plazaren perimetroan instalatutako drainatze linealek ura modu eraginkorrean husteko gaitasun hidrauliko nahikoa eskaintzen dute, eta putzuak sortzea saihesten dute, putzuek zoladura zeramiko zoragarri hori kaltetu dezakete eta.

Horrela, estetika eta funtzionaltasuna uztartu ditugu, herriko zeramika tradizioa errespetatuta eta emari handiko egoeretan ere portaera optimoa bermatuta.

Iragana ospatu eta etorkizunera egokitzen den plaza

Piazza Amendola garai batean zeramika fabriketako materialez bete zen leku baten gainean dago. Egungo esku hartzeak memoria hori berrinterpretatzen du, Mediterraneoko iruditeriara eramaten duten mosaiko, pieza zeramiko eta itsas motiboen bidez. Horrela, bisitaria Vietriren nortasun historikoarekin lotzen dute.

Xehetasun bakoitza irauteko pentsatuta dagoen espazio horretan, gure drainatze sistemak lagundu egiten du, nagusitu gabe, iraunkortasuna, segurtasuna eta denboran zehar egonkor funtzionatzea bermatzeko.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu