Canalejas Zentroa: denboran zeharreko bidaia

Bi drainatze sistema obra gogoangarri baterako
Canalejas Zentroa: denboran zeharreko bidaia

Canalejas Zentroa Madrilgo ikur berria bihurtu da.

Hiriaren bihotzean kokatua, Puerta del Soletik metro gutxira, Canalejas proiektuak estilo ezberdineko 7 eraikin historikoren birmoldaketa eta bateratzea biltzen ditu, horietako bi XIX. mendearen amaierakoak, non fatxada kontserbatu den, eta bitan baita lehen hormartea ere.

Fatxaden ondare historikoa kontserbatzeko lan zoragarri horrek iraganera bidaiatzeko aukera ematen digu. Begiak itxi eta zaldiek tiratutako zalgurdiak imajina ditzaket bi mende lehenago fatxada handi hauen aurrean.

Eraikin historikoei beste garai batzuetako distira itzultzea hunkitu eta inspiratu egiten gaituen zerbait da.

Izan ere, ikusgarri geratu da, ezta? 

Proiektu erraldoi hau Lamela estudio ospetsuak diseinatu du eta zazpi urtez ingeniaritza eta arkitektura lan oso konplexuak egin ondoren amaitu da, zailtasun tekniko handiei aurre eginda. 

Proiektuak 200 logela dituen luxuzko hotel bat, Four Seasons hotel katekoa, galeria komertzial bat, luxuzko 22 etxebizitza eta 400 aparkaleku ditu.

Eta, nola ez, marka handiak baino ez daude horrelako proiektu handi batean.

Horregatik, harro egoteko modukoa da gure drainatze kanalak aukeratu izana proiektu esanguratsu honetarako, Madrilgo historiarako hain enblematikoa eta garrantzitsua.

Karga handietarako kanalak, altuera mugatua dutenak lurrazpiko aparkalekurako

Canalejas Zentroan, altueran dagoen eraikina bezain garrantzitsua da lurpeko obra. Izan ere, 4 solairu hondeatu dira lurpean, guztira 400 aparkaleku sortzeko.

Hor instalatu dira civil S motako drainatze kanalak, burdinurtuzko saretarekin.

Altuera muga duten eremuetarako diseinatutako kanalak dira, hainbat solairutako lurpeko aparkalekuetarako aproposak, eta ibilgailuen zirkulaziorako karga handiak jasan ditzaketenak.

8 finkapen puntu: iraunkortasun eta erresistentzia handiagoa

Civil S kanalek altzairu galbanizatuzko bastidore integratu bat dute, eta metro linealeko 8 finkatze puntu dituzte.

8 finkatze puntu dituela nabarmentzen dugu, eta ez 2, ezta 4 ere; izan ere, finkatze sistema horri esker, lapurretaren aurkako segurtasuna hobetu daiteke, eta burdin sarea profilarekin behar bezala finkatzen dela ziurtatzen da. Horrela, ibilgailua igarotzerakoan beharrezkoak ez diren zaratak saihesten dira, askotan finkatze eskasak eragindakoak.

Hori dela eta, indarra egonkorrago eta gehiago banatzen da sareta eta kanal osoan zehar, eta segurtasun eta erresistentzia handiagoa bermatzen du.

Horregatik, luzera begira hausturak eta gorabeherak izateko arriskua murrizten da, eta drainatze sistemak bizitza erabilgarri handiagoa du.

Gure drainatze kanalei buruz gehiago jakin nahi baduzu, idatz iezaguzu hemen.

Minikit drainatze kanalak: ahalik eta altuera txikienarekin

Gainera, altuera txikiko minikit kanalak hornitu ditugu, sareta galbanizatuarekin; izan ere, ahalik eta altuera txikiena behar zuten klimatizazioko eta iturgintzako gela teknikoetan eta obra osoko hainbat solairutan instalatu ahal izateko, hala nola sotoetan eta tarteko solairuetan.

Gaur egun, minikit kanalak merkatuan aurki daitezkeen altuerarik txikienetako kanalak dira: 50 mm-ko kanpoko altuerarekin, forjatuaren ia edozein gunetako puntu baxuetan drainatzeari irtenbidea ematea ahalbidetzen dute.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu