CAMPOFRIO egoitzan altzairu herdoilgaitzezko drainatze industrial gama

ULMA Architectural Solutionsek altzairu herdoilgaitzezko drainatze sistemen gama zabala hornitu dio Campofriori
CAMPOFRIO  egoitzan altzairu herdoilgaitzezko drainatze industrial gama

ULMA Architectural Solutionsek proiektu honetan hartu du parte, altzairu herdoilgaitzezko drainatze sistemen gama zabala hornituz, zeinak barne hartzen dituen hustubideak eta kanal modularrak bezalako produktuak, horrelako aplikazio industrialetarako espezializatuta daudenak.

Campofríok Ólvegan (Soria) 50.000 m2 inguruko planta bat dauka, pizzak egiteko teknologia aurreratuenarekin; eta, hala, Espainiako fabrikarik handiena da eta Europako handienetakoa, pizzak ekoizteari dagokionez.

Gama horretan azpimarratzekoa da drainatze soluzio berria, Hygienic-Pro® izenekoa, Blücher-ena. Kanal modular batzuk ditu malda erantsiarekin eta deskargarekin hustubidean, oso-osorik altzairu herdoilgaitzean egindakoak; eta bere barne hartzen ditu guztiz ateratzeko modukoak diren solidoen saskia eta sifoiak, Edge Infill sistemarekin (erretxinaz betetako markoak, kanal eta hustubidearen ertzak indartzeko, hutsuneak kentzeko, bakterioen hazkundea saihestuz, etab.); eta Hygienic-Pro® sareta ere badauka, garbitasuna errazteko diseinu aproposarekin, hondakin solido asko sortzen diren prozesu industrialetarako bereziki bideratua, eta makineria pasatzerakoan portaera mekaniko ona ziurtatzen du, gainera.

Bestalde, hustubide indibidualak hornitu dira, marko borobildunak, erretxinazko zoruetarako aproposak, ateratzeko moduko saski eta sifoi mota berdinarekin, ebakuazio ahalmen eta garbitzeko erraztasun handiarekin europar araudiaren arabera, eta Hygienic-Pro® sareta berdinarekin.

Hornitutako kanal sistemaren modelo zehatza CH190S25.SV110 da eta erretxinazko zoruentzako hustubidearen modeloa, berriz, DC200.F.110V da; eta biek ala biek, aipatu Hygienic-Pro® sareta dute.

Osagai eta faktore horiek gakoa izan dira soluzio oso hau aukeratzeko eta, horrenbestez, proiektua lortzeko, horrela ezin hobe erantzunez bezeroaren behar eta ezinegonei kalitate, higiene eta erresistentzia mekanikoari dagokienez.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu