ULMA Drainatze kanalak Credit Mutuel bankaren egoitza berrian Nantesen, FRANTZIA

Nanteseko hegoaldeko sarreran kokatuta, Credit Mutuel bankuaren egoitza berriak ULMA Architectural Solutions aukeratu du drainatze beharrak asetzeko.
ULMA Drainatze kanalak Credit Mutuel bankaren egoitza berrian Nantesen, FRANTZIA

Credit Mutuel taldea, banka eta aseguru sektoreko liderretakoa Frantzian, Credit Mutuel sareak eta bere filial multzoak osatzen dute. Frantziatik aparte, Alemania, Italia, Tunez eta Espainian ere presente dago bankua.

MultiV+ kanalak sareta artekatuarekin
MultiV+ kanalen gama produktuaren gama hobetua da. Gainerako gamen abantailak batzen ditu sistema bakarrean:  SELF sistemaren ekonomia, MINIren altuera txikituak, F-ren 8 puntuko eustea, eta U eta UK sistemen malda jarraitua, ur-jauziaren erako malda eta misto aukerak. Horrez gain, oinezkoentzako guneetarako eta area komertzialetarako  sistemarik optimoena da. Arrazoi horiengatik aukeratu dute MULTIV+100 modeloa Credit Mutuel bankuaren egoitza berriko kanpoaldean jartzeko.

Saretari dagokionean, sareta artekatu bakuna aukeratu da, D400 karga klaserako egokia, arkitektoen kezka estetikoei erantzuteko soluziorik hoberena eskaintzen zuen sareta. Sareta artekatuek drainadura linealaren abantailak konbinatzen dituzte, hormigoi polimerozko kanalak eta gainazaleko sareta zoladurarekin mimetizatzea. Azken finean, sareta mota hori erabilita hobekuntza estetiko nabarmena lortzen da,  euri-urak jasotzeko sistemaz inor ez da ohartzen eta ez dio diseinu estetikoari eragiten.

Rapidlock® finkapen sistema
Kanalak instalatzerakoan ez da erabili torlojurik finkapenerako. Presio bidezko Rapidlock®  finkapen sistema berritzailea erabili da. Sistema horri esker azkar, seguru eta esfortzurik egin gabe lotzen da sareta kanaleko gorputzera. 8 puntuko finkapen sistema horri esker, indarra hobeto banatzen da sareta eta kanal guztian zehar eta egonkortasun handiagoa lortzen da.  ejilla y el canal.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu