Altuera muga arazoa ez denean

Gaur, altuera mugatuta dagoen guneetan euri urak drainatzeko instalazio bat erraz konpontzeko moduaz hitz egin dugu.
Altuera muga arazoa ez denean

Tren geltokiak leku erromantikoak direla iruditu zait beti.

Ziur nago sentipen horren atzean nire nerabezaroa markatu zuten filmetako bat dagoela: “Egunsentiaren aurretik”, bertan kontatzen baita nola elkartzen diren ikasle frantses bat -Céline (Julie Delpy)- eta gazte amerikar bat -Jesse (Ethan Hawke)- Parisa doan tren batean.

Lehen begi kolpean, txepelkeria bat eman dezake, baina mezu bat du atzean. Erakusten du nola batzuetan posible den norbaitekin bat-batean eta sakon konektatzea, nahiz eta pertsona hori arrotza izan.

Gaur, asmatuko zenuen bezala, tren geltoki baten proiektu bat ekarri dizut, baina ez edozein geltokirena, 1851ean inauguratutako Madrilgo lehen tren geltokiarena baizik, bai, Atochako geltokiarena.

Geltoki honetatik gustatzen zaidan zerbait badago, bere berotegi tropikala da, 500 animalia eta landare espezie baino gehiagorekin, eta duen burdinazko estalkia, Gustave Eiffel ingeniari frantziarraren laguntzaile batek Belgikan fabrikatu zuena.

Geltokiaren inguruko asfaltoa berritu behar zela eta hondatutako saretak ordeztu behar zirela aprobetxatuta, ADIFeko teknikariak ULMArekin jarri ziren harremanetan, instalatu beharreko drainatze kanalen proposamen onenaren inguruan aholku bila.

Eremu batean baino gehiagotan instalatu dira ULMAko drainatze soluzioak.

Orain kontatuko dizut.

Iritsiera eta irteeren gunea - edukiera hidraulikoa eta altuera mugatua

Arlo horretan, premisa jakin bat bete behar genuen. Edukiera hidrauliko handiko kanalak instalatu behar genituen, baina kanalak altuera txikikoak izan behar ziren, dauden forjatuen ondorioz muga bat zegoelako.

Gure CIVIL gamaren barruan, CIVIL-S familiaren ezaugarria da edukiera handiko kanalak dituela, baina altuera txikikoak. SM250F modeloa instalatu da. Modelo horrek 26 zm-ko zabalera dauka, baina soilik 12 zm-ko altuera; beraz, ezin hobea da kasu zehatz honetarako. D400 karga klasea dute, garraioko udal autobusak kanalaren eta saretaren gainetik arazorik gabe igaro daitezen.

Kanpoko eremua edo aparkalekua - segurtasuna eta instalatzeko erraztasuna

Gure kanalak geltoki zaharraren alboko hormaren ondoan ere daude instalatuta, kanpoko eremuan, aparkalekuarekin muga egiten. Hemen MultiV 200 kanal teknikoko 500 ml baino gehiago instalatu dira, zehazki, 17 zm-ko altuera duen R200G000R modeloa, segurtasunerako ML bakoitzeko 8 puntutan finkatuta, egonkortasun handiagoa izango dela eta indarrak sareta eta kanalean zehar hobeto banatuko dela bermatzeko, eta, gainera, Rapidlock® presio bidezko finkapena dute.

Taxien itxaron eremua - noizbehinkako trafikoa eta altuera mugatua

Altuera mugatuta duten eremuetarako euri uren drainatze sistema bat behar duzu, jarri gurekin harremanetan, hemen.

Azkenik, taxien gunean MINI 100 modeloa instalatu da, altuera arazo bat ere bazegoelako, eta, beraz, aukeratutako modeloak 6 zm-ko altuera baino ez du. Drainatze kanalen familia hori horrelako eremuetarako diseinatuta dago, altuera mugatuta duten eta oinezkoen erabilerarako eta noizbehinka trafikoa igarotzeko diren eremuetarako.

Guztira ULMA drainatze kanalen 800 ml baino gehiago instalatu dira Atochako geltokian, edo “Madrid-Puerta de Atocha-Almudena Grandes” geltokian, 2023ko apiriletik ofizialki izen hori baitauka, 2021eko azaroan hil zen idazle madrildarraren omenez eta haren legatuan laguntzeko, hiriburua bere obren protagonistetako bat bihurtu zuen-eta

TXOSTEN TEKNIKOA DESKARGATU 

 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu