Gurekin erraz

Gurekin erraz

Gaur, Frantziako kostaldera joango gara, herrialdeko porturik zaharrenetako batera.

Nanteseko Portuaz ari gara, St Nazaire, 3.000 urte dituena.

Laster esaten al da eh? 3.000 urte...

Landu dugun proiektua Nanteseko Portuko eremu batean dago, eta birziklatzeko materialak deskargatzeko erabiltzen da. Argazkietan ikus dezakezun bezala, garabiek ontziak deskargatzen dituzte eta ez dira kanalen gainetik pasatzen, baina kamioiak bai.

Horregatik, F250 kanalak hornitu ditugu, F900 arteko karga klaseetarako saretarekin,  eta, guztira, soluzio horren 100ML baino gehiago instalatu dira.

Portuak oso eremu zorrotzak dira, bai trafiko bolumenagatik, bai inguruaren gazitasunagatik.

Horregatik, ingurune horietarako, karga handietarako CIVIL gamako drainatze kanalak instalatzea gomendatzen dugu.

Arrazoia? gama osoa bereziki diseinatu delako drainatze sistemek karga handiak jasan behar dituzten tarteetarako. Horregatik, kanal horiek sareta kanalera finkatzeko sistema bat dute, metro linealeko 8 torlojurekin. 

Iraunkortasuna

Ez dizut esango gure kanalek 3.000 urte irauten dutenik (Nantesko Portuak bezala), baina ziurta diezazuket gure materialaren propietateak, polimero hormigoia, epe luzerako bermea direla.

Eta orain esango didazu: bai, noski...

Eta nik erango dizut: ez dut esaten esateagatik. Begiratu:

Materialaren izaera polimerikoak ohiko hormigoiak baino 4 aldiz erresistentzia handiagoa du. Horri esker, aurrefabrikatuen sekzioa nabarmen murriztu dezakegu, eta, beraz, elementu arinak ekoizten ditugu, neurri txikikoak.

Drainatze kanal erresistente, iraunkor eta instalatzeko errazen bila bazabiltza, soluzioa dugu. Jarri harremanetan hemen.

Instalatzeko erraztasuna

Lana erraztu nahi dizugu, eta, horregatik, gure drainatze soluzioak arinak eta obran instalatzeko errazak dira.

Gure materialaren arintasuna ekonomia bihurtzen da, obrarako garraiobide osagarrien erabilera murrizten baita eta horiek jartzea errazten baita. Eta kanalak instalatzeko prozesua oso erraza da.

Zure begiekin ikusi dezazun, bideo hau ekarri dizugu, urratsez urrats azaltzeko:

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu