Inprimategiak, iparrorratzak eta eboluzioa

Behin baino gehiagotan irakurri dut Erdi Aroa izan zela gizakioi bizitzea egokitu zitzaigun garairik gogorrenetako bat. Kontuan izanda garai hartako etxebizitzen baldintzak, kaleen egoera eta segurtasun eza..., ez da zaila hori imajinatzen. Baina garai gogorra izan arren, eboluziorako oso garrantzitsuak izan diren asmakizunak garatu ziren, esaterako, inprenta, konpasa edo itsas iparrorratza. 

Giza espeziea zerbaitegatik nabarmentzen bada, etengabe hobetzen saiatzen delako da. 

ULMAn, hobekuntzen bilaketa horrek gure drainatze kanalen diseinua eta eraginkortasuna hobetzera bultzatu gaitu.

MultiV+ kanal gamaren garapena da horren adibide garbia.

I+G prozesuen eta gure esperientziaren bilakaerak aukera eman zigun produktu gama hobetu hori garatzeko. 

Nola egin genuen hori? 

Gainerako gamen abantailak sistema bakar batean bateratuz: SELF sistemaren ekonomia, MINIaren altuera txikiak, Faren 8 puntuko euskarria, U eta UK sistemen malda aukerak (malda jarraitua, ur jauzi erakoa, eta malda mistoa) eta gure kanal guztien arintasun berezia, polimero hormigoiz eginak baitaude. 

Gure materialari esker, kanal arinagoak sortzen ditugu, errazago eta arinago instalatu ahal izateko eta instalazio kostuetan asko aurreztu ahal izateko. 

Duela gutxi, Bolognako aireportuan (Italia) baliatu ahal izan dira kanal horien abantaila guztiez.

ULMAren drainatze soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, hemen.

V formako sekzio optimizatua

MULTIV+® kanalen V formako diseinua ura abiadura handiagoan drainatzeko garatu da, kanalaren efektu autogarbitzailea hobetuta.


Sekzio optimizatua du, merkatuan dauden ohiko V sekzioak baino handiagoa baita, eta horrek ahalmen hidrauliko handiagoa ematen du muturreko emarietan, eta, ondorioz, kanal horiek aukera ezin hobea dira luzetarako maldarik gabeko tarteetarako.

Kanal horiek oinezkoak pistetara iristeko bideetan eta aireportuko aparkalekuan jarri dira, drainatze azkarragoa lortuta, oso prezio lehiakorrean. MultiV+ familiak abantaila gehiago ditu, baina beste egun batean esango dizut zein diren. Dena den, jakin-mina baduzu, hemen dituzu abantaila horiek.  

 

Deskargatu txosten teknikoa

 

Erdi Aroan jada erabiltzen ziren euri urak drainatzeko sistemak, nahiz eta antzinako erromatarren estolderia sistema bikainak baino sinpleagoak eta haiek baino gutxiago garatuak izan. Drainatzearen benetako aitzindariak izan ziren haiek.  

ULMAn eboluzionatzen jarraituko dugu, eta drainatze soluzioak garatzen, uraren kudeaketa hobetzeko, gure DNAn eta gure balioetan dagoen zerbait da eta. 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu