Nizako aireportua: ULMA drainatze kanalek eraginkorrak direla erakutsi dute Alex ekaitzean

Sareta integratuta duten ULMA drainatze kanal trinkoek T2aren drainatze sistema berritu dute
Nizako aireportua: ULMA drainatze kanalek eraginkorrak direla erakutsi dute Alex ekaitzean

2020ko udazkenean, Alex ekaitzak kalte pertsonal eta material asko eragin zituen Frantziako hego-ekialdean. Zorionez, Nizako aireportuko instalazioek euri urak behar bezala hustea bermatu ahal izan zuten, drainatze kanalen sarearen zati bat berriki berritua baitzuten.

2020.urtearen hasieran konturatu zen aireportua 2 Terminaleko taxi geltokian instalatutako kanalen saretak drainatze sistematik askatzen zirela eta terminal horren azpiko aparkalekuan iragazten zela ura. Autobus eta taxi asko zebiltzanez, aireportuak galtzada segurua eta ondo hornitua behar zuen, eta, horregatik, drainatze soluzio berri bat bilatu zuen. Soluzioa eraginkorra, iraunkorra eta bere beharretara egokitua izan behar zen.

ULMAren KOMPAQDRAIN drainatze kanalek argi eta garbi betetzen zituzten aireportuak behar zituen ezaugarriak, sareta integratuta duten pieza bakarreko polimero hormigoizko sistema trinkoak baitira. Proiektu askotan daude, eta erreferentzia ugari dituzte, bereziki Proventzako eskualdean eta Frantziako Kosta Urdinean.  

Horregatik, azterketa sakon bat egin ondoren, 2 Terminaleko taxi geltokian zegoen drainatze sistemaren ordez Max Flow efektuko KOMPAQDRAIN kanalak jarri ziren, hustubide eta estalkiekin.

Baina, zer da Max Flow® efektua? 

KOMPAQDRAIN gamako drainatze kanalek gainazal ez-labainkorra dute diseinuan, bai eta sarrerako zulo kurbatuak ere sakoneran. Berrikuntza horiei esker, ura modu optimoan har daiteke, baita haren fluxua bideratu ere. Horrela, erorketaren energia guztia aprobetxatzen da, eta aldi berean uraren abiadura eta kanalaren drainatze ahalmena handitzen dira. Gainera, zuloak pixkanaka zabaltzen direnez hondakinak pilatzea saihesten da eta mantentze lan gutxiago behar dira.

Ezaugarri horiei esker, KOMPAQDRAIN ® kanalak ur bolumen bera drainatu dezake sekzio txikiagoarekin.

Nizako aireportuan hori aplikatzeak ondorio hau ekarri du berehala:  jada ez dago ur infiltraziorik 2 Terminalaren azpiko aparkalekuan.

Proiektu bati buruz galdetu nahi diguzu? Jarri gurekin harremanetan HEMEN

Behin betiko proba Alex  ekaitza izan zen, eta han ikusi zen muturreko egoeretan ere sistema eraginkorra dela.

Nizako aireportua bere esparruan dauden beste drainatze sistema batzuk berraztertzen ari da; izan ere, bere azpiegituren modernitatea da hiriari eta inguruko eskualdeari nazioartean nabarmentzeko aukera ematen diena.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu