Sareta artekatua Azpeitiko plaza nagusian: estetika eta gaitasun hidraulikoa

Sareta artekatua Azpeitiko plaza nagusian: estetika eta gaitasun hidraulikoa

ULMAk bere drainatze soluzioak hornitu ditu Azpeitiko plaza nagusian (Gipuzkoa). 

Plaza ezagunaren asmo handiko birgaitze proiektuaren barruan -zeinetan herritarrek musika kiosko historikoa babestea aukeratu duten-, diseinu bat egin da non beste alderdi batzuen artean bere saneamendu lerroak aldatzea derrigortzen zen, bere estetikari eragin gabe.

Horrenbestez, plazaren ezaugarriak direla-eta, malda nahiko handiak sortzen ziren beheko zatiko eraikinetarantz. Horregatik eta babestu nahi izan den estetika kontuan hartuta, drainatze sistema bat proposatu da kaptazio bikoitzeko sareta artekatua duen kanal ezkutu batez osatua. Soluzio horrek euri-urak sartzeko 20 mm-ko arteka dauka, bi zati simetrikotan banatua, Oinezko Erabilerarako Espazio Publiko Urbanizatuen Irisgarritasun Araudia behar bezala betetzeko.

Bestalde, alderantzizko “T” itxurako modelodun sareta artekatua aukeratuta, erabateko mimetizazioa lortu da hiri paisaian, zoladuran ezin hobe integratuz eta jatorrizko estetikari eutsiz, ezinbestekoa zena proiektu honetan.

SOLUZIO PERTSONALIZATUA

Obraren egileak hala eskatuta, sareta pertsonalizatu zen; horretarako, drainatze ahokatze batzuk egin ziren saretara iritsiko den lauzetatik iragazitako ura geldi gera ez dadin, baizik eta kanalera bertara itzuli dadin. Horrela, instalazioaren hondatzea saihesten da eta saretaren eta lauzaren artean landaredia sortzea minimizatzen da.

Guztira kanalizazioko 80 metro inguru eta gorputz askotariko kutxatilak instalatu dira saneamendu sarearen altuerako beharretara egokituta. U-150 kanala hornitu da altuera desberdinetan eta bi sareta motarekin; obraren zati txiki batean burdinurtuzko saretak jarri dira eta gehienetan sareta artekadun bikoitz pertsonalizatua, Udal arkitektoarekin batera.

Proiektugilea:  JOSE MARIA ARREGI (Azpeitiko Udal Arkitektoa)
Eraikuntza enpresa:  ALTUNA Y URIA S.A.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu