Merkataritza gune multifuntzionala eta irekia

Trenbideen gainean eraikia

Iparraldekoak gara eta, ziurrenik, horregatik da bazkaldu edo afaldu ondoren eguraldia ikusteko ohitura dugula. Oso errotuta dugun ohitura da hori. Galiziako bizilagunek, ziur, badakite zertaz ari naizen...😉  

Aurreko batean, bururatu zitzaidan begiratzea ea Espainian zer hiritan egiten duen euri gehien, eta orain emango dizut erantzuna, baina, aurretik, proiektu batez hitz egingo dizut, euri urak ebakuatzeko gure drainatze soluzioak erabili dituen proiektu batez. 

Pontevedra probintziako merkataritza gunerik handiena da, eta Galiziako handienetako bat. Vialia Vigori buruz ari naiz, 43.800 metro koadroko azalera komertziala dituen merkataritza guneaz.

Egia da merkataritza guneak jada ez direla eraikin itxi handiak; orain, espazio multifuntzionalak eta irekiak dira. Eta Vialia Vigo da horren adibide garbia. 

Proiektu hori “hiri eraldaketa”-ko proiektu gisa katalogatu da, eta hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu. 

Zergatik? Ba, espazio berritzaile eta modernoa delako, izan ere, erabilera bat baino gehiago ditu eta, gainera, 23.000 metro koadroko terraza bat du aire zabalean, berdeguneekin eta gune tematikoekin. 

MINI, SELF eta EUROSELF gamen 1000ML kanal baino gehiago instalatu dira Vigoko balkoian, aipatu berri dizudan terraza erraldoi horretan. 

Gure drainatze kanalen gamari buruz gehiago jakin nahi baduzu, idatziguzu hona.

Altuera txikiko MINI kanalak

Merkataritza gunea lurperatutako trenbideen gainean eraiki da. Horregatik, besteak beste, zabalera eta altuera txikiko kanalak eskatu zizkiguten, aparkaleku baten forjatuaren gainean instalatzeko. 

Eta horrelako egoeretan, MINI drainatze kanalen gama da soluziorik egokiena. Izan ere, altuera mugatua duten eremuetarako diseinatu dira, eta C250era arteko karga klaseetarako balio dute. 

Kanal guztiak burdinurtuzko sareta nerbiodunekin hornitu dira. Oinezkoentzako eremuetan erabiltzeko dira, eta noizbehinkako trafikoa jasateko egokiak.  

 

PRODUKTU GAMA DESKARGATU

 

Orain, proiektua kontatu eta gero, itzul gaitezen hasierako gaira...Seguru nago honezkero badakizula zein den erantzuna: esaidazu, beraz, Espainiako zein hiritan egiten du euri gehien? Bai horixe, Vigo da erantzuna. Prezipitazio metatuari dagokionez, hileko batez besteko prezipitazioa 1791 l/m²-koa da.

Baina badakizu zer? 

Vialia Merkataritza Gunea Espainiako hiririk euritsuenetako batean egon arren, gure kanalekin ez dago inolako arriskurik: gure soluzioak kalitatearen eta iraunkortasunaren sinonimoak direlako. 

P.D. Nahiz eta Vigo izan urtean euri gehien jasotzen duen hiria, Donostia da egun euritsu gehien dituen hiria (185 egun euritsu urtean). Ez da gutxi! 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu