Ur putzuak kentzearen garrantzia eta nola lortu hori

Northamptoneko zerbitzugunea eta kamioien aparkalekua, Erresuma Batuan.

Badago enpatia ariketa bat egitea gustatzen zaidana.

Burua engainagarria da, eta kexatzeko joera handia du; horregatik, nik "negartia" deitzen diot. 

Gogaikarri izaten hasten denean, nire estrategia da beste pertsona batzuen zapatak janztea, beste lanbide batzuetan ari direnen edo beste batzuen lekuan jartzea. Burua isiltzeko modu erraza da. (Niri, behintzat, balio dit) 

Ondo, ba.

Gaurko proiektuan zerbitzugunea eta kamioien aparkalekua den toki bati buruz arituko garenez, garraiolari batek daukan bizimodua etorri zait gogora; pentsatzen jarrita, ez du batere bizimodu erraza izan behar. 

Bizitza bere kamioiaren kabinan ematen du, kamioia gidatzen, kamioian lo egiten, kamioian jaten... egun asko etxetik kanpo. 

Garraiolari ingeles hau gasolindegi batera iritsi da, gidatzen 5 ordu eman ondoren. Erregaia hartu eta gaua igaroko du bertan; gasolindegian ur putzu bat dago, eta kamioiak irrist egiten du putzuan. Ia-ia istripu bat dauka. Hori bakarrik falta zitzaion.

Istorio hau fikzioa da (nire buru "irudimentsua/maltzurra"), baina Northamptoneko zerbitzugune horretan pasa zitekeen, bai.

Begira.

Hiri honetan, Londresetik iparraldera, kamioien aparkaleku eta zerbitzugune horretako drainatze sistema hobetu dugu.  

Iraganean bere oinetako industriagatik ezaguna izan zen, baina gaur egun beste sektore batzuek bultzatzen dute bere ekonomia, esaterako ingeniaritzaren sektoreak eta banaketarenak. Hori dela eta, kamioien joan-etorria handia da, eta aparkatzen eta erregai depositua betetzen duten eremuetako segurtasuna lehentasunezkoa da.

Drainatze sistema eraginkorra, ur putzuak ekiditeko eta segurtasuna hobetzeko.

Arazoa inguruan jarritako drainatzea zen, ez baitzen nahikoa euria egin ondoren ura erabat drainatzeko, eta ura metatu egiten zen gainazalean, arriskutsu bihurtuta.

Argi dago zerbitzuguneetan eta kamioien aparkalekuetan ibilgailuak etengabe ari direla igarotzen. Gainera, zenbait lekutan tona askoko kamioiek biraketak egin ohi dituzte, eta, horren ondorioz, kanalen instalazioaren segurtasuna bermatu behar da, hausturak eta istripuak saihesteko.

Zure drainatze sistemaren gainean aholkularitza ona izanda, arazoak ekidingo dituzu eta segurtasuna izango duzu.

Kasu horietan, ezinbestekoa da aholkularitza zerbitzu bat izatea, behar diren parametro guztiak kontuan hartuta (egoera, eremuaren plubiometria, gainazalaren inklinazioa, saretak jasan behar duen pisua (karga mota) eta drainatze linearen luzera) leku horretara hobekien egokitzen den eredua definituko diguna.

Proiektu honetan, Civil-F familiako F150K modeloko 250 ml polimero hormigoizko kanal instalatu dira, F900 karga klaserako, zeinak 8 puntuz lotuta dagoen sareta bat daraman. Garrantzitsua da hori jakitea.

Proiektu bat baduzu eta drainatze sistema aukeratzen aholkurik ematea nahi baduzu, zure denbora optimizatzeko eta arazoak saihesteko, gurekin harremanetan jar zaitezke hemen.

8 finkapen puntu saretan: iraunkortasun handiagoa eta erresistentzia handiagoa

Kanal metro bakoitzak 8 finkatze puntu ditu, merkatuko kanal gehienek ez bezala, horiek 4 finkapen puntu dituztelako.

Horrek esan nahi du egonkorragoa dela eta indarrak hobeto banatzen direla saretan eta kanalean, eta segurtasuna eta erresistentzia handiagoak bermatzen ditu. 

Horregatik, hausturak eta gorabeherak gertatzeko arriskua murrizten da. Eta, gainera, drainatze sistemari iraunkortasun handiagoa ematen dio.

Bezeroak argi zuen, badaki ULMAk erantzun egiten duela eta, 30 urteko esperientziaren ondoren, eta proiektu ugari aholkatu ondoren, seguru dago egin duen aukeraketarekin lasai egon daitekeela.

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu

DRAINATZEko newsletter bat dugula jakinarazi nahi dizugu, eta ez da gainerakoak bezalakoa. Hemen kontatuko dizugu:

Zertaz da drainatzeko berripapera?