KOMPAQDRAIN kanal konpaktuak MAX FLOW efektuarekin

Drainatze-ahalmen handia eta segurtasunik handiena duen irtenbide bat bilatzen baduzu, hementxe behar duzuna.

Gama hau bereziki trafiko intentsitate handiko guneetarako diseinatuta dago. Kanal konpaktu hauek segurtasun handiagoa eskaintzen dute, sareta eta kanala pieza bakar batean integratuta baitaude. Hormigoi polimeroan eginak daude, edozein produktu kimikoren aurrean erresistentzia handiena duen materialetako bat. Kanal konpaktu hauek egokiak dira F900 karga klasera arte, EN-1433 arauaren arabera.

ULMAren KOMPAQDRAIN® kanal konpaktuen gama lau modelok osatzen dute; CITY modeloa, TRAFFIC modeloa, CIVIL modeloa eta INDUSTRY modeloa. ULMAren KOMPAQDRAIN gamako modelo guztiek Max flow® sistema daukate.

Autobideek, aireportuek, zerbitzuguneek eta zirkulazio askoko bestelako guneek drainatze altua eta segurtasun maila gorena eskatzen dute, eta KOMPAQDRAIN® sistemak eskakizun horiei erantzuten die, merkatuan bakar egiten duten ezaugarriei esker.

MAX FLOW efektua

Sarrerako zuloen diseinu kurbatu originalak eta ura bideratzen duen gainazal irristagaitzak ura jasotzeko prozesua optimizatzen dute eta erortzean sortutako energia aprobetxatzen dute; horrela, Max Flow® efektu berritzailea lortzen da, uraren abiadura eta drainatzeko gaitasuna areagotuta. Gainera, pixkanaka zuloak zabaltzen direnez, ez da hondakinik pilatzen. Horregatik, KOMPAQDRAIN® sistemak ur kantitate berdina draina dezake tradizionala baino txikiagoa den kanal batekin.

Card image cap
Sarrerako zuloen diseinu kurbatua
Card image cap
Uraren abiadura eta drainatzako gaitasuna areagotzen du
Card image cap
Pixkanaka zabaltzen dira zuloak, hondakinak pilatzea ekiditeko

KOMPAQDRAIN sistemaren abantailak
KOMPAQDRAIN sistemaren gamak
Card image cap
Pikolin-ek ULMA Drainatzeen esku uzten du Zaragozako fabrika

Aragoiko Pikolin enpresak 50 milioi euro inbertitu ditu 85.000 metro karratuko instalazio berrietan, eta, enpresaren arabera, atsedenaren sektoreko Europako konplexu industrial handiena eta aurreratuena da.

Card image cap
CAMPOFRIOk ULMA Drainatzeen esku utzi du berriz ere Burgoseko fabrika

225 milioi euroko inbertsioari, 99.000 m2ko azalerari eta urtean 100.000 tona baino gehiago produzitzeko ahalmenari esker, CAMPOFRIOren Burgoseko instalazio berria, sute batek aurreko fabrika suntsitu eta bi urtetara ireki zena, haragia produzitzeko Europako konplexu handiena eta modernoena da.

Card image cap
KOMPAQDRAIN® kanalak Italia iparraldeko errepide batean

Italia iparraldean, Pasiano di Pordenone-tik igarotzen den eskualde-errepidea handitzeko lanak egin dira, eta sartzeko/irteteko goiko igarobidean KompaqDrain® drainatzeko kanalak instalatu dira, soluzio ezin hobea.