Malagako aireportua handitzea

Malaga hiritik 8 km-tara, eta Costa del Soleko turismo eskariaren ate bihurtzen duen kokapenarekin, Malagako aireportua Espainiako 4. aireportua da bidaiari eta operazio kopuruagatik, %80tik gorako nagusitasunarekin nazioarteko hegaldietako bidaiarietan.  Aurten amaituko dituzte handitze lanak, Mediterraneoko aireportu turistikoen artean erreferente bihurtuko dutenak. ULMAk instalazioetako Drainatze eta Kanalizaziorako aurrefabrikatutako sistemak hornitzen parte hartu duen proiektu izarra.

Malagako aireportuak azken urteetan izan duen bidaiari kopuruaren igoera handiak AENA bultzatu zuen turismo eskari gero eta handiagora egokituko zuen handitze bati ekitera. Malaga Plana da, 1.775 milioi euroko inbertsioa izan duen asmo handiko proiektua, eta, besteak beste, eraikin terminal berri bat eraikitzea eta Malagako aireportuko hegaldi zelaia handitzea ekarri du. INECO Ingeniaritza arduratu da hegaldi zelaia handitzeko proiektua garatzeaz, eta bigarren hegaldi pista bat eraikitzea aurreikusi du, 3.090 metrokoa eta 14º-ko dibergentziakoa egungo pistarekiko.

Drainatze sistema

Ezaugarri hauetako proiektu batean, drainatze sistema giltzarri bihurtzen da pisten gainazaleko urak husteko eta produktuaren erresistentzia bermatzeko karga handietan. Malagako aireportuak hegaldi zelai berriaren drainatze sistemaren eraikuntzarako ULMA Architectural Solutions aukeratu du, zeinak ur-jauziaren erako malda eta %2,5eko maldadun drainatze kanalen 20.000 ML hornitu dituen.

Maldadun kanal hauek bakarrak dira merkatuan %2,5eko malda erreala dutenak. Daukaten desnibelagatik gaitasun hidrauliko handiagoa dute eta aireportu batek pistak drainatzeko dauzkan malda muga handiak alde batera uzteko aukera eskaintzen dute, ezaugarri honetako eraikuntzetarako produktu ideal bilakatuta. Era berean, kanal-sareta multzoa F900 kargako saretekin osatu da EN-1433 arauaren arabera.

Elektrizitate eroanbideko kanalizazio sistemak

Bestalde, ULMAk 40.000ML baino gehiago hornitu ditu balizaje instalazioen kanalizazio sistemarako. Hormigoi polimeroan egindako aurrefabrikatutako pieza sistema bat da elementu hauek osatzen dutena: orrazia, kableentzako erretilua, transformadorearentzako kutxatilak eta burdinurtu nodularreko tapak.

ULMA Line Orrazia, merkatuan patentatutako orrazi sistema bakarra da (9602124 zk. Asmakuntza Patentea), guztiz independenteak diren 5 zerbitzu kale ditu, kable nagusiak kanalizatzeko. Kaleen arteko tarteak diseinatu dira horietako batean zirkuitulaburra egon daitekeenean, zerbitzu mugakideen funtzionamendu normala ez aldatzeko moduan. ULMA AL12F kutxatila duen diseinu arinagatik nabarmentzen da eta transformadoreentzako barne erretilu bat dauka. Burdinurtu nodularreko tapak F900 kargara arte jasateko prestatuta daude EN-1433 Arauaren arabera. Merkatuan dauden beste irtenbide batzuekin alderatuta ULMAk kutxatila eta tapak osatzen duten multzoa probatzen du, sistema guztiaren funtzionamendu perfektua bermatuta. 



Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean DRAINATZEKO gure nobedadeak