ULMA Drainatze kanalak Santander GAMAZO Dike berrituan

Dikearen obrak, 1,1 milioi euroko inbertsioarekin, portuko gune hori herritarrentzat berreskuratu du.

Gamazo Dikearen eta bere inguruaren birgaitzea -zeina Itsas Arrantza Eskolaraino iristen den- 1,1 milioi euroko inbertsiokoa izan da eta Vías y Contratas enpresak egikaritu du, 10 hilabeteko egikaritze epearekin, eta guztira 13.833 metro karratuko azalera batean.

Luis Castillo arkitektoak egindako proiektuan integratutako jardueren artean daude dikearen garbiketa integrala, bere ingurunearen urbanizazioa eta egokitzapena eta baranda perimetral baten instalazioa, arriskurik gabe behatua izan dadin.

ULMA Architectural Solutionsek inguru horren berreskuratzean hartu du parte, bere kanal gama zabalaren modelo desberdinekin hornituz. Hori guztia ahalmen hidraulikoaren optimizazioa, sistemaren mantentze lan xumea eta  bere irisgarritasun erraza bilatuz.

Zehazki, Multi V+ 150 gamako modeloak izan dira, V formako sekzio optimizatuarekin eta malda  disposizioarekin, eta sareta burdinurtu antitakoidunak ere bai (C250 karga klasea), oinezkoen erabilerarako sarbideak estaltzeko osagaiei begirako irisgarritasun arauei jarraituz.

Ibilgailu astunen sarrera-eremurako kanal berdinak instalatu dira baina D400 karga klasea duten saretekin,  horrela inguruko behar funtzionalei eta baita estetikoei ere erantzuteko.

Eskainitako soluzio teknikoa, malgutasuna eta egokitzapena, horrela proiektuaren behar estetiko eta funtzionalei erantzunez, eta inplikatutako alde guztien asebetetze maila handia, gakoa izan dira ULMA Architectural Solutionsek proposatutako drainatze soluzioa aukeratzeko orduan.

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean DRAINATZEKO gure nobedadeak