Gorenera iristeko, urrutira iristen diren pertsonei erreparatu behar zaie

Rafa Nadal Academy
Gorenera iristeko, urrutira iristen diren pertsonei erreparatu behar zaie

Gaur, hainbat aplikazioren bidez ULMAko kanal asko jartzeko egin den proiektu batekin nator. Halere, instalatu diren tokia da bitxiena edo anekdotikoena.

Dena den, utzidazu aurretik gogoeta baten berri ematen.

Familia dugun pertsonok, tira, edo niri behintzat hala gertatzen zait, guk haurtzaroan izan ez genuena eta ororen gainetik eduki nahi genuena eman nahi izaten diegu gure seme-alabei. Ahalmen handiko mikroskopio bat, piraten itsasontzi handi bat, asteburu bat jolas parke batean... ziur zeuk ere izango dituzula zeureak (zure gene bizidunei helarazi nahi izan dizkiezun frustrazioak).

Eta gertatzen da, halaber, haiengan proiektatzen ditugula gaur egun oraindik* posible izan ez den zerbait lortzeko edo izateko desioak.

(Itxaropena da-eta galdu behar den azkena)

Eta nola laguntzen diegu guk nahi izan dugun baina gure bizitzan posible izan ez den etorkizun horren urratsak jarrai ditzaten?...  Bada, errealitate horretara hurbilduz eta erakutsiz.

Hona iritsi nahi nuen. Demagun beti nahi izan duzula etorkizun handiko kirolaria izan. Zure etxeko mini pertsonatxoek onenengandik ikasteko aukera izatea nahi duzu, haien etorkizuna bide horretatik joan ote daitekeen ikusteko. 

Eta demagun, zehazki, tenislari handiak izatea nahi duzula. Nik, behintzat, onenetako batek irakasten duen lekura eramango nituzke. Bai, Rafa Nadali buruz ari naiz. Lur harrotuko pistetan inoizko tenislari onena eta garai guztietako onenetakoa.

Esan nahi duguna da Rafa Nadal Academyn ezin konta ahala kanal instalatu ditugula. Benetan, hainbat familiatako eredu asko daude, A15etik D400era bitarteko karga motetarako.

Drainatzeko kanalak

Instalazioetatik paseatuz, bikainak baitira, SELF familiako kanalak aurki ditzakezu, oinezkoek erabiltzeko eta noizbehinkako zirkulaziorako guneetan, eta baita SPORT familiako kanalak, kirol instalazioetarako drainatze kanaletak... ere. Horiek, logikoa denez, tenis pisten perimetroan daude instalatuta, bai lur harrotuko pistetan, bai pista azkarretan, instalazio haietako erreginak direnetan. Argazkietan ikus dezakezu guztia. 

Kanal teknikoagoak ere aurki daitezke, hala nola Multi V+, erabilera moldakorragoa duena eta tarteko kargetarako eta ibilgailuen zirkulaziorako egokia dena, non eskakizun hidraulikoa txikia edo ertaina den.

Eta ez ditzagun ahaztu Hydro kanalak. Polipropilenozko kanal horiek oinezkoentzako eta autoen noizean behingo zirkulaziorako ere badira, eskakizun hidrauliko txikiko eremuetarako.

Ikusten duzunez, badira kanal eredu ugari erabiltzen dituzten proiektu handiak. 

Antzeko proiekturen bat baduzu, edo proiektu txikiagoren bat, utzi talde teknikoari drainatze soluziorik onenarekin aholku ematen. Hemen gaude, beste aldean. 

Kalkulu hidraulikoa

Ingeniaritzako gure talde teknikoak proiektu bakoitza aztertzen du, proiektatutako kanalizazio sistemak ebakuazio gaitasunean eta kostuan optimoak direla bermatzeko. 

ULMAk garatutako plataforma anitzeko software bat dute, eta, horrek, modu erraz eta zehatzean, kanal lerroen kostua optimizatzeko aukera ematen du, aplikaziorako kanal egokiena hautatuz, bitarteko irteeren kokapen zehatza eginez edo kanalak maldan goitik behera banatuz.

Egia da argazkiak ateratzera joan ginen egunean ez zegoela Mallorcarekin lotu ohi dugun eguzki zoragarririk, baina kanalen funtzioa ikusteko aproposa da: nola drainatzen duten euri ura, nola saihesten dituzten putzuak eta galarazten ura pilatzea.

 

Produktu gama deskargatu 

 

Gauza bakarra geratzen zaigu: Rafari lehenbailehen hobetzeko opatzea. Bere besoaz eta bere joko bikainaz gozatzen jarraitu nahi dugu eta. Badakigu tenis zaleek faltan botatzen dutela, asko gainera.  Eta amaitzeko, hona hemen Nadalen esaldi inspiratzaileetako bat, erabat identifikatzen baikara harekin: 

        “Ahalegina, lan gogorra eta dedikazioa dira arrakastarako gakoak”.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu