ULMAko drainatze soluzioek Ebury Bridge Londresko urbanizazioa hobetzeko

ULMA drainatze sistemak Londresen

Ebury Bridge Londresko urbanizazioaren birmoldaketa ondo egindako hiri berrikuntzaren adibide bikaina da: jasangarritasuna, ongizate komunitarioa eta azpiegitura berritzaileak uztartzen ditu. Westminsterreko Udalak zuzenduta, asmo handiko proiektu honek 1930eko hamarkadako auzo bat eraldatu eta komunitate moderno eta energetikoki eraginkor bihurtu du. ULMAk funtsezko zeregina izan du, gune osoan uraren kudeaketa eraginkorra bermatzeko drainatze sistemak jarri ditu-eta.

Drainatze-proiektu bat duzu esku artean? Jar zaitez harremanetan gure Ingeniaritza Bulegoarekin.

Ebury Bridge urbanizazioak babes ofizialeko 100 etxebizitza berri, berdegune zabalak, jolasguneak eta oinezkoentzako guneak ditu gaur egun. Horrelako ingurune batean, zeina argi eta garbi biztanleei bideratuta baitago, funtsezkoa da drainatze eraginkorra izatea, ura pilatzea prebenitzeko, azpiegituren osotasuna mantentzeko eta komunitateak epe luzera dituzten jasangarritasuneko helburuen alde egiteko.

Drainatze soluzioak hainbat beharretarako

Urbanizazioko gune bakoitzaren behar zehatzak ulertu ondoren, ULMAk drainatze soluzioak inplementatu zituen funtzionaltasuna eta estetika hobetzeko:

  • Fatxaden perimetroa:

    • Soluzioa: 120 metro MultiV+ kanal, altzairu herdoilgaitzezko saretekin, C250 karga klasekoa.
    • Arrazoia: kanal ezin hobeak dira noizean behin ibilgailu arinak sartzea duten oinezkoentzako guneetarako, eta ura eraginkortasunez kudeatzea ahalbidetzen dute. Kanalek dituzten altzairu herdoilgaitzezko saretei esker, gainera, kanalak korrosioarekiko erresistenteak dira eta eraikinen diseinuarekin ezin hobeto konbinatzen dira.
  • Eraikinetako sarrerak:

    • Soluzioa: 120 metro Civil SM200 kanal, burdina harikorrezko saretekin, D400 karga klasekoa.
    • Arrazoia: sarreretan trafikoa handiagoa da, zerbitzu publikoko eta larrialdi zerbitzuko ibilgailuak ere baitabiltza. Kanal sendo horiek iraunkortasuna eta segurtasuna bermatzen dute karga astunak igarotzen direnean.
  • Sartzeko errepideak:

    • Soluzioa: 26 metro MultiV+ kanal, burdina harikorrezko saretekin, D400 karga klasekoa.
    • Arrazoia: drainatze sistema horiek ibilgailuen etengabeko mugimenduari aurre egiteko diseinatuta daude; beraz, karga astunak jasan ditzakete, eta aldi  berean errendimendu optimoa izan. 
  • Haur parkearen gunea:

    • Soluzioa: 166 metro MultiV+ kanal, burdina harikorrezko saretekin, D400 karga klaseko gisa ere katalogatua. Parkearen kurba itxurako diseinura egokitzeko eta teilatuko drainatzearekin konektatzeko, non altuerak hustubidearen instalazioa mugatu baitzuen, kanal estandarrak erditik moztu ziren.
    • Arrazoia: MultiV+ sistemaren malgutasunari esker parkearen ertzekin zehaztasunez lerrokatu ahal izan zen, eta hori eginda bermatuta dago drainatzea eraginkorra izatea gunearen diseinuari eragin gabe.

Hiri etorkizun jasangarri bat lortzen laguntzen dugu

ULMAko drainatze soluzioak integratzean, Ebury Bridge berroneratzeko proiektua, bizilagunen funtzionaltasuna eta berehalako segurtasuna hobetzeaz gain, jasangarritasuneko helburu zabalagoekin ere lerrokatzen da. Ura kudeatzeko sistema eraginkorrak funtsezkoak dira ingurumen erronketara egokitu daitezkeen hiri gune erresilienteak sortzeko eta, horrela, bizilagunentzat oso bizi kalitate ona bermatzeko, bai orain, bai etorkizunean.

Deskargatu gure produktu-gama katalogoa

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu